Nork bidal dezakeen
Redined-ek irakasleentzako eta ikertzaileentzako autoartxibo sistema garatu du.
- Domeinu espezifikoak sartzea proposatzen da (unex.es, madrid.org, uniovi.es, etc.). Domeinu horiek arian-arian prestatzen joango dira (autonomia-erkidego bakoitzaren ahalmenaren arabera). Erabiltzaileak bere posta-helbidea emango du, helbide horrek baimendutako domeinuetakoa izan beharko duela kontuan hartuta. Sistemak mezua itzuliko dizu, bidalketa-formularioan sartzeko estekarekin.
- Bidalketa-formularioa Dspace-ko formulario orokorreko bertsio sinplifikatua da. Formulario horrek hainbat eremu du, hots, egileen eta objektuen deskribapen orokorra, biltegia erabiltzeko baldintzen onarpena, eta fitxategi-igoera.
- Domeinu bakoitzak (bat edo gehiago autonomia-erkidego bakoitzeko) autonomia-erkidegoak berak zehazten dituen bildumetara egin ditzake bidalketak (Innovaciones/Investigaciones/Recursos). Ezarritako administratzaileak bidalketak kudeatuko ditu, hau da, Redined-en onartzeko parametroak betez gero bidalketa baliozkotu, metadatuak osatu, objektua aberastu, objektua heldu beharreko bildumara mugitu, eta abar.
Nork egin ditzakeen bidalketak?
Oraingoz, bakarrik Extremadurako Autonomia-Erkidego aren heziketa-maila desberdinetako irakasleek eta ikertzaileek egin ditzakete bidalketak, hau da, @juntaex.es, @unex.es eta @edu.juntaex.es domeinuetako posta-helbideak daude indarrean soilik.
Informazio gehiago behar izanez gero, harremanetan jarri:
Myriam García Sánchez
Responsable de Redined en Extremadura
teléfono: 924006714