Zer da REDINED?

REDINED hezkuntza arloko informazio sarea da, Espainian ekoitzitako ikerketak, berrikuntzak eta baliabideak biltzen dituena.

Sare honen helburu nagusia hezkuntza arloko Espainiako dokumentazioa biltzea da, hura kontserbatu, hedatu eta erabiltzeko.

1985. urtean sortu zen eta ordutik hona milaka erreferentzia bibliografiko eta testu osoko agiri dauzka.

Agirien bolumena handia da eta, hori dela-eta, REDINED ezinbesteko tresna da irakasleen hasierako prestakuntzarako eta etengabeko eguneratzerako eta balio handikoa da, orobat, hezkuntza arloko ikertzaile, ikasle eta administratzaileentzako.


Zer dago barnean?

REDINEDen mota askotako dokumentuak daude, bost bilduma hauetan multzokatuak:

  • Ikerketak: Espainiako unibertsitateetan hezkuntza arloan egindako ikerketak, hala nola, doktore tesiak, tesinak, gradu bukaerako lanak, master bukaerako lanak, etab.
  • Berrikuntzak: hezkuntzako eta pedagogiako berrikuntza proiektuak eta argitaratu gabeko bestelako materialak.
  • Baliabideak: askotariko materialak daude, hala nola, gidak edo eskuliburuak, biltzar aktak, monografiak, erreferentzia-lanak, ikasmateriala eta irakaslanarekin zerikusia duten bestelako agiriak.
  • Analitikoak: aldizkarietako artikuluak, liburuetako kapituluak eta txostenak.
  • Indexatutako aldizkariak: REDINEDen aztertutako aldizkariak daude. Merkatuan eragin zientifiko handiena duten hezkuntza aldizkariak daude eta, horiez gainera, unibertsitateek, irakasle zentroek, fundazioek eta abarrek ateratako bestelako aldizkariak.

Nork egiten du REDINED?

REDINED 1985. urtean sortu zen elkarlaneko proiektu moduan. Sare honen titularrak dira Hezkuntza eta Lanbide-Heziketa Ministerioa, Herritarrarentzako Arretako, Dokumentazioko eta Argitalpenetako Zuzendariordetza Orokorra, eta proiektuan parte hartzeko hitzarmena sinatu duten autonomia erkidegoetako hezkuntza sail edo departamentuak.